Geuri buruz
Eginkizuna
Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen Biltzarraren eginkizuna hizkuntza-eskubideak, berdintasuna eta aniztasuna mundu osoan babestea eta sustatzea da eta, horrekin batera, maila profesional gorenak lortu ahal izateko hizkuntza komisarioak babestea.
Ikuskera Adierazpena
Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkarteak mundu osoan hizkuntza komisarioen zeregina sustatzen laguntzen du, horretarako, jardunbide egokiak eta bikaintasun mailak bultzatuz.
Balioak
Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen balioak honako hauek dira:
- Zuzentasuna: elkarteak jarduera guztiak era arduratsu eta orekatuan egingo ditu eta bere kideei eta lanbideari kontuak emanez.
- Zerbitzua: elkarteak bertako kideei laguntza emango die ahalik eta aholkularitza nahiz laguntza egokiena emanez.
- Errespetua: elkarteak hizkuntza guztietarako errespetua sustatuko du.
- Lankidetza: elkarteak bertako kideen arteko elkarrekintza sustatuko du eta beste erakunde batzuekin lankidetzan ariko da bere misioa zabaltzeko eta berdintasuna, aniztasuna eta hizkuntza eskubideak sustatzeko.
- Independentzia: elkarteak hizkuntza komisarioen independentziaren printzipioa sustatuko du.
Helburuak
Hizkuntza Komisarioen Nazioarteko Elkartearen helburuak honako hauek dira:
- Berdintasuna, aniztasuna eta hizkuntza eskubideak babestea, sustatzea eta haietan aurrera egitea.
- Hizkuntza komisarioen bulegoen artean esperientziak, ezagutzak eta harremanak partekatzea.
- Hizkuntza komisarioen bulegoen artean informazio trukea eta elkarrekin ikasteko aukera sustatzea eta erraztea, elkarteko kideei plataforma bat ematea jardunbide egokiak bultzatzeko eta ezagutza oinarri sendoago bat ematea hizkuntza eskubideak babesten laguntzeko.
- Azterlan enpirikoak partekatzea hizkuntza eskubideak sustatzeko xedearekin.
- Hizkuntza komisarioek honako hauen artean duten eginkizunari eta garrantziari buruzko ezagutza eta kontzientziazioa areagotzea: gobernuak, estatuko agentziak, agentzia akademikoak, hedabideak eta herritarrak, oro har.
- Hizkuntza komisario bat sortu edo hizkuntza eskubideak sustatu nahi duten eskualdeei laguntzea.
- Hizkuntza-eskubideen eta aniztasunaren sustapena eta babesa baloratzen duten antzeko erakundeekin lankidetzan aritzea.
- Irizpideak etengabe berrikusteko prozesua zehaztea, argitaratzea eta egitea elkarteak hizkuntza komisarioen bulegoak aitor ditzan, finkatutako baldintzak betetzen dituzten bulegoei aitortza eginez.

